Goiz batean, Perrexilek leihoa ireki eta dena hori koloreko elur arraro batez estalita dagoela ikusi du. Amona Azenariok azaldu dio hori loreen maitasun hautsa dela, alegia, polena. Perrexilek, beraz, amonaren eskutik, erleek eta haizeak polinizazioan zer eginkizun duten ezagutu du.