Colección Avante Eskola
Nolan uharteko agerpen sinestezinak
David Fernández Sifres
Albertoyos
Nautilus taldeko neska-mutilak beren bigarren abentura bizi dute. Nolan uhartea ez da batere erraza iristeko eta, bertan, lurpeko museo paregabea dago. Koadro oso baliotsuak daude bertan eta haren jabeak, milioi asko dituen filantropoak, areto bat du erreserbatuta, artista ezezagunen lanak erakusgai izateko. Avante eskolako neska-mutilei dei egin diete, museoan baimenik gabeko koadroak nor sartzen ari den ezagutzeko. Misterio hori argitu ezinik dabiltza agintariak. Gazte detektibeen susmo hutsezinari esker jakin dute hiru artistak lortu dutela segurtasun sistemarik sofistikatuena engainatzea eta enigma ebatzi dute. Abentura, lehen liburuan bezala, makina harrigarriz beterik dago, eta itsaspeko ingurune harrigarria du kokaleku.