Colección Ekin

Shan eta Shen edo bidean ikasia

Xabier Olaso

Ima Mendiola

Tibeteko monastegi budista batean bizi den lama edo maisu espirituala da Shan. Jakintsua esan nahi du bere izenak.

Gau ilunean monastegi horretara iritsi den hamabi urteko mutiko umezurtza da Shen. Pentsalari handia esan nahi du bere izenak. Hainbat egunez, zedro tantai baten abaroan elkartuko dira Shan eta Shen, maisua eta dizipulua. Elkarrekin ibiliko dituzten bideak izango dira ikasbide. Eguna joan eta eguna etorri, urte askoan bereganaturiko jakituria mutikoaren alde jarriko du Shanek.

Aholku emango dio batzuetan. Alegiak edo ipuinak bitarteko direla bizitzari loturiko irakaspenak jakinaraziko dizkio bestetzuetan.

Mutikoak, bestalde, begiak adi-adi, belarriak erne-erne eta bihotza zabal-zabal jasoko ditu maisuaren irakaspen horiek guztiak.

Novela
Colección Ekin
48
Ibaizabal
Idioma Euskera
Género: Narrativa
Temática: Sentimiento / Emociones
Categoría: Novela
Área de conocimiento: Ciencias humanas
Valores: Amor, amistad, familia / Convivencia, resolución de conflictos / Autoestima, autonomía, superación personal
Texto: Xabier Olaso
Ilustración: Ima Mendiola
130mm x 205mm
Rústica
112 páginas
Letra de imprenta
ISBN/EAN: 9788491067948
Código de artículo: 167884

Otros artículos de la misma colección